Hondakin organikoak bereiziko dituzte Grosen
Grosera zabalduko da hondakin organikoak bereizteko ekimena. Abian jarri aurretik, zenbat edukiontzi eta non jarri erabaki behar dute. Horrekin batera, egitasmoaren berri emateko informazio kanpaina nola gauzatu aztertzen ari dira.
Dentsitate handiko auzoa izatea izan da, hiriko beste auzoen artean, Gros hautatzeko arrazoia. Eremu txikian jende andana bizi da, hortaz, edukiontzietako hondakinak jasotzeko prozedurari etekin handiagoa atera diezaioketela ondorioztatu dute. Arrazoi hori medio, Altza eta Intxaurrondoko aukerak alboratu dituzte.