Gorka Ramoneda gaur goizeko gosari informatiboan (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ohiturari jarraituz, GBCko zuzendaritza taldeak gosari informatiboa antolatu du komunikabideei begira. Gorka Ramoneda, klubeko presidentea, izan da prentsaurrekoa gidatu duena eta klubaren orainaz eta geroaz aritu da. Presidenteak argi utzi du taldeak osatutako denboraldi hasierarekin oso harro daudela, baina gerora iritsitako gainbehera izugarria izan dela, zazpi partida jarraian galduz. Edonola ere, “urtarrilean zer gertatzen zaigun aztertu behar dugu”, adierazi du Ramonedak. Izan ere, baina aurreko denboraldian bai aurtengoan, antzeko ibilbidea egin du taldeak eta presidentearen ustez, gertatutakoa guztien ardura da, hori bai, “prentsarena eta jarraitzaileena izan ezik”.