Miramar kalea itxi dute
Autobusek itxita dute Miramar kalea. Kontxako aparkalekuko zuloa behar bezala estali eta haren gainean Cervantes plaza atondu ahal izateko, garabiek Miramar kaleko errepidea hartuko dute. Maiatzaren 15ean zabalduko dute berriz.
Cervantes plaza eraberritua maiatzetik aurrera egongo da herritar ororentzat erabilgarri. Aparkalekua, aitzitik, hurrengo hilabetean zabalduko dute.