XIII. Orixe Saria otsailaren18an abiatuko da
Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak Orixe Saria antolatu du 13. urtez. Bertsolari gazteei zuzenduriko lehiaketa da eta 1972. urtean egin zuten lehen aldiz. Bi bertso afari egingo dituzte martxoaren 5eko finalerako nor sailkatzen den erabakitzeko.
Hala, otsailaren 18an ekingo dio bideari aurtengo lehiak Lukainkategi Erretegian eta bertan, honako bertsolariak arituko dira: Jokin Uranga, Iñaki Zelaia, Joxe Munduate, Felix Zubia, Oihana Bartra, Nahikari Gabilondo. Otsailaren 25ean, berriz, Gure Kabia Elkartean honako bertsolariak batuko dira: Iñigo Manzisidor Mantxi, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Sukia, Andoni Otamendi, Iratxe Ibarra, Iñigo Izagirre.
Informazio gehiagorako:
- Mikel Lizarraga: 649 790 839
- Añorga Kultur eta Kirol Elkartea: 943 363 791 (19:00etatik 21:00ra) edo idazkaritza@anorgakke.org