Angolako jokalari bat fitxatu du Bera Bera Eskubaloiak
Bera Bera Eskubaloiak Azenaide Danilo Jose Carlos fitxatu berri duela jakinarazi du bere webgunearen bidez. Angolako jokalariak 21 urte ditu eta bere herrialdean maila bikaina eman duen eskuin hegala da. Orain arte, Angolan bertan jokatu du, 1º de Agosto taldean.
Bera Berak Angolarekin duen kolaboraziotik sortu da fitxaketa. Izan ere, duela urtebete baino lehenagotik, elkartruke sistemari ekin zioten eta hala, ezagutza-sistemak eta baliabideak elkarbanatzen dituzte, kirol maila hobetzeko helburuarekin. Bera Bera sendotzeko asmoz iritsi da jokalaria Donostiara eta Reyes Karrereren aginduetara entrenatzen hasi da. Bere debuta hurrengo larunbatean izan liteke, taldeak Bidebietan Castroren aurka jokatu duen partidan.