Easoko bi jokalari ACBko Mate Txapelketan lehiatuko dira
Easo Saskibaloi Taldeko bi jokalari Madrilen izango dira asteburuan, Mikel Esnaola eta Mateo Coloma. Izan ere, ACBko Kopa jokatuko dutela eta, Jubenil mailako Mate Txapelketa antolatu dute. Esnaolak eta Colomak Internet bidez antolatutako bozketari esker lortu dute txapelketarako txartela.