Les. Gay. Trans Zinemaldia, Koldo Mitxelenan
EHGAM elkarteak Les. Gay. Trans Zinemaldiaren bosgarren ekitaldia antolatuko du aurten.
EHGAM elkarteak Les. Gay. Trans Zinemaldiaren bosgarren ekitaldia antolatuko du aurten. Errenteria-Oreretan hasiko dira proiekzioak larunbatean eta igandean, Kultur Gunean. Donostian astelehenean, otsailaren 14an izango da hitzordua, 19:00etan. Christoph Scheermannen ‘Frischluft-therapie’ (Alemania, 2010, 6 min.) film laburra eta Renate Costaren ‘Cuchillo de palo’ (Espainia-Paraguai, 2010. 93 min) proiektatuko dituzte.