Perurenatarrak, Antzoki Zaharrean
Perurena dokumentala estreinatuko du Jon Garañok.
Bihar, osteguna, 20:00etan, estreinatuko dute Jon Garañok zuzendutako ‘Perurena’ dokumentala.
Iñaki eta Inaxio Perurenaren arteko harremana du ardatz Moriarti ekoiztetxeak gaur arratsaldean Antzoki Zaharrean estreinatuko duen dokumentalak. Jon Garaño zuzendaria ibili da buru belarri lanean azken sei urteotan. Perurena semeak 263 kiloko harria altxatzen saiatu eta huts egin zuen momentuarekin hasi eta 300 kiloko harria altxatzeko saiakerekin bukatzen da filma.
2003. urtean izan zuen Garañok ‘Perurena’ dokumentala egiteko idea. Euskadiko Sei Orduak ikusten ari zen zuzenean. Iñaki Perurenak azken aldiz marka hautsi nahi zuen, 100 kiloko harria 1.700 aldiz altxatuta. Semeak 263 kiloko harriari aurre egin behar zion. Aitak lortu egin zuen, baina Inaxiok kale egin zuen. Nola bizi zuten egoera hura Perurenatarren etxean? Aitaren abizenaren zama erakusten du pelikulak. Protagonistak eta zuzendaria Antzoki Zaharrean bertan izango dira, gaur, proiekzioan. Emanaldiaren ondoren solasaldia izango da.
Telebistan, ETB1en, ere ikusi ahal izango du publikoak. Otsailaren 19an, larunbata, emango dute, 22:00etan.