Paul de la Cuestak ezin izan du Super erraldoia bukatu
Paul de la Cuesta eskiatzaile donostiarra ibilbidetik atera zen super erraldoia egiten ari zela, Eski Alpinoko Munduko Txapelketan. Pena da, proba hori bere gogokoena dela kontuan izanda, hala ere, larunbatean jokatuko duten jaitsiera proban arantza kentzeko aukera izango du. Gainera, De la Cuesta ez zen huts egin zuen bakarra izan, Ferran Terra kataluniarra ere pistatik atera baitzen. Irabazlea, aldiz, Christof Innerhofer italiarra izan zen. Alemaniako Garmisch- Partenkirchen estazioan ari dira jokatzen txapelketa, otsailaren 19ra bitartean.