Lau pertsona zauritu dira Grosen izandako trafiko istripu batean
Groseko Nafarroa hiribidean zazpi kotxek talka egin dute gaur goizeko bederatziak inguruan. Lau pertsona zauritu dira istripuren ondorioz eta Donostia Ospitalera eraman dituzte. Semaforo batean geldik zegoen auto baten aurka jo du atzetik zetorren beste batek eta ondorioz, aurretik zeuden hiru auto eta aparkatuta zeuden beste hiru istripuaren parte izan dira.
Zirkulazio arazoak egon diren arren, dagoeneko inguruak ohiko erritmoa hartu du.