Morlanseko geltokiaren proiektua, 2012rako
Easo geltokia eta Anoeta arteko trenbidea estaltzeko egitasmoari heldu dio Eusko Jaurlaritzak. Proiektua osatzeko lehiaketa abian jarri du eta maiatzerako irabazlea hautatuko dutela iragarri du Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak. Trenbidea estali eta Morlanseko geltokiaren proiektua gauzatzeko, 850.000 euro bideratu ditu Jaurlaritzak eta 2012ko udaberrirako izango dute esku artean.
Trenbidea estaltzearekin batera, Lugaritzeko tuneletik etorriko diren salgai trenetzat lotura egingo dute. Horrekin batera, Naturgasek Morlansen zuen eraikinaren azpian tren geltokia eraikiko dute. Geltokira jaisteko, Amarako osasun etxearen parean eta Amara Berri ikastetxeak Morlansen duen eraikinaren parean egingo lituzkete sarbideak.