Donostiako ostalari bat desagertu da
Ostiralean desagertutako hiriko gizonezko ostalari baten bila dabil Ertzaintza. Desagertutakoa Luis Gil Azkue da, 36 urte ditu eta Errege Katolikoen kalean dagoen Rincon tabernako langilea da. Senitartekoak kezkatuak daude, desagertutako unean ez zituelako beharrezkoak dituen botikak, epilepsia eta depresio arazoei aurre egiteko.