'Multacar'-ek 50 isun jarri ditu astebetean
Otsailaren 7 arte ez da ‘Multacar’ isunak jartzen hasi, eta, astebetean, 50 isun jarri ditu: 46 zigor arin eta lau larri.
Gidariak zigortzeko arrazoien artean, autoa bigarren lerroan eta espaloi gainean uztea nagusitzen dira. Hogei eta hemeretzi lagun dira, hurrenez hurren, jokabide oker horiengatik isuna jaso dutenak.
«Deigarria da astebetean banatutako isun kopurua hain altua izatea», adierazi du Ricardo Burutaran EAko bozeramaileak. Isun bidez bildutako diru sarreren aurreikuspenak nabarmen gaindituko dituela aipatu du bozeramaileak. Izan ere, zuzen ari ez diren gidariek 90 eta 200 euro arteko zorra izango dute Udalarekin.