Zabalzaren omenezko plaka bere tokira itzuli dute
Udalak Mikel Zabalzaren omenezko plaka kendu zuen urtarrilean Altzako frontoitik, bertan 20 urte inguru egin ostean. Altzako Amnistiaren Aldeko Mugimendua Udalarekin harremanetan jarri zen eta kendutako plaka eskuratzea lortu zuen. Plaka berriro ere bere tokian jarri zuen atzo taldeak: “Joxe Arregiren erailketaren 30. urteurrenean, torturaren aurkako egunean, plaka berriro ere bere tokian jarri dugu”.