Grosekoak, Aizarnazabalen surfean
www.wave-garden.com guneak 220.000 bisita jasotzea, eta atzo Aldundiaren egoitzan egindako prentsaurrekoak erakarritako komunikabide ugariak.
Aurkezpen horretan, Wavegardenek sorturiko olatuak dagoeneko probatu dituen Aritz Aranburu surflari famatuak parte hartu zuen bideo baten bidez. «Ez dut inoiz horrelako ezer ikusi mundu osoan». Gipuzkoako Kirol diputatu Iñaki Galdosek ere parte hartu zuen ekitaldian. Izan ere, Aldundiak diruz lagundu baitu Instant Sport. Horregatik, eta bien arteko akordio baten arabera, enpresak instalatuko duen lehen sistema Zarauzko surferako teknifikazio zentrokoa izango da.
Wavegardenek sortzen duen olatuaren tamaina aldagarria da, modu horretan maila guztietara moldatu daiteke. Odriozolak azaldu zuenez, «hasiberrientzat zein nazioarteko lehiaketak egiteko egokia den olatua da».
Aizarnazabalen dagoen prototipoa mendi eta belardiz ingurartuta dago. Grosekoen asmakizunari esker, hemendik gutxira, itsasbazterreko auzoetan ohikoa den surflariaren eta bere taularen irudia, barruko aldeko auzoetan errepika daiteke. Zergatik ez, esaterako, surfa egiteko piszina Martutenen?
Tamainaz gain, forma, iraupena eta beste hainbat gauza hartu behar dira kontutan olatuen kalitatea neurtzeko. Neurketa horietatik irteten da olatuak artifizialki osatzeko aukera. Horiek guztiak gogoan izan dituzte Groseko Instant Sport ingeniaritza enpresako kideek, olatu artifizialak sortzeko Wavegarden izenekoa diseinatzeko garaian.
Groseko Josema Odriozola Jose Maria Soroa kalean egoitza duen enpresako ingeniari burua da, eta egunero ibiltzen da Zurriolako olatuen artean. «Surflari sutsuak gara, eta olatuak dituen itsaso batetik gertu bizitzeko zortea ez duten haiekin partekatu nahi dugu surfa».
Hori dela-eta, duela bost bat urte hasi ziren Wavegarden proiektua gauzatzen. Enpresako kudeatzailea den Igor Barandiaran irundarrak esandakoaren arabera, erabilera hutsak errentagarri egin dezakeen olatu artifizialek osaturiko instalazioa da, besteak beste, «energia kontsumo baxukoa» delako.
Wavegarden baino lehenago bazeuden artifizialki olatuak sortzeko sistemak, baina, Odriozolak azaldutakoaren arabera, Groseko bulegoetan asmatutako metodoak hiru berritasun ekarri ditu.
Formari dagokionez, surferako oso egokia den tutu forma hartzen du olatuak eta, inportanteena, bide osoan mantentze du. Bigarrenik, prezioa murriztu dute eta bere energia kontsumoa besteena baino askoz baxuagoa da. Nabarmena da ere, beti ere enpresako kideen arabera, ingurumenean duen eragin txikia. Horiek guztiak ikusgai dira Aizarnazabalen abian jarri duten prototipoan.
Interneten
Sekretupean gorde dute Wavegarden sistemaren gauzatzea, baina surfaren inguruan dabiltzanen artean kuriositatea ere bazegoen. Horren froga dira, atzo eguerdira arte hutsik zegoen