Mirallesek 200. partida jokatuko du ACB Ligan
Lagun Aro GBCko Albert Miralles pibotak ACB Ligako bere 200. partida jokatuko du, asteburu honetan. Zehazki, Asefa Estudiantes izango da GBCren aurkaria, Carabancheleko Palacio Vistalegren, igandean, 12:30ean.
1999-2000 denboraldian egin zuten debuta, DKV Joventut taldearekin. Orain arteko 199 partidak kontuan izanda, partidako honako batezbestekoak ditu Kataluniako jokalariak: 5’9 puntu, 3’9 errebote eta 5’7 balorazioa.