Apirilaren 2an inauguratuko dute San Telmo Museoa herritar guztientzat.
Aldi baterako erakusketa ez ezik museoaren espazio berriak ere ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.
Inaugurazio ofiziala martxoaren 28an izango da. Erakusketa iraunkorra bi astez atzeratuko da
Hasieran, udaberrirako aurreikusi zuten irekiera. Apirilerako, esan zuten ondoren. Atzo plazaratu zuten azkenean San Telmo Museoaren inaugurazio data zehatza.
Herritar guztientzako apirilaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea, irekiko ditu ateak. Asteburu horretan, gainera, sarrera doakoa izango da bisitari guztientzat. Museoa bultzatzen duten babesle eta erakundeentzako inaugurazioa lehenago egingo dute, martxoaren 28an.
Ordurako prest izango dute lehen aldi baterako erakusketa, 6 mila milioi beste.
Gaur egungo gizartearen erretratuak bilduko dituzte abuztuaren 21a bitartean. 75 herrialdetan filmatutako 5.000 elkarrizketa baino gehiago izango dira ikusgai hainbat ikus-entzunezkoetan. Kameraren aurrean bakea, erlijioa, maitasuna, gaixotasunak, progresoa edota ingurumenari buruzko galderak erantzuten dituzten pertsonak azalduko dira. Parisko Good Planet fundazioarekin elkarlanean egindako proiektua izango da. Txinan edota Brasilen ere izan da ikusgai. Bertako elkarteen ekarpenarekin osatutako erakusketa izango dela azaldu dute.
Iraila eta azaroa bitartean,
Zinemaldiaren harira, Federico Fellini izango da protagonista. Zinemagilearen obsesioak, hura inspiratu zuten irudiak edota amestu zituenak erakutsiko ditu 400 piezekin osatutako bildumak. Argazkiak, marrazkia, komikiak, kartelak, film zatiak… Abenduaren erdialdea eta 2012ko martxoa erdialdea bitartean iritsiko da aurtengo programazioko azken eta hirugarren aldi baterako erakusketa. Euskal artea izango du ardatz. 80ko hamarkadatik aurrera euskal eskulturak izandako loraldia plazaratuko du.
Atzerapena
Erakusketa iraunkorra, berriz, atzeratu egingo dute. Hamabost bat egun luzatuko da haren aurkezpena. Odon Elorza alkateak gogoratu du proiektu museografikoak bi hilabeteko atzerapena izan zuela haren arduradun zen enpresak izandako arazoak zirela eta. Bestalde,
2013rako, eta hiriaren suntsitzearen bigarren mendeurrenaren harira, erakusketa handia prestatuko dutela aurreratu du Elorzak. Hurrengo urtean hasiko dira hura prestatzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Telmo Museoak aldi baterako erakusketen antolakuntza eta finantzaketarako hitzarmenaren harira egindako aurkezpenean eman zuten San Telmo Museoaren azken xehetasunen berri. Museoak,
hurrengo bost urteetan 350. 000 euro jasoko ditu urtero. Aurten, kopuru hori 300.000 euroko ekarpena egingo du Aldundiak, museo berria apirilean zabalduko dutela kontuan hartuta. «Euskadiko museoen sistemarako ekarpen garrantzitsua egingo du, eta horregatik ematen diogu guk ere bultzada ekonomikoa», adierazi du Markel Olano diputatu nagusiak. «Museo asko dago Gipuzkoan eta sarea osatzen ari gara. San Telmo museo horien guztien sarrera izango da», gaineratu du.
11.000 m2 izango ditu San Telmo Museoak: «
Euskal Herriko handiena izango da gure gizartearen interpretazioan», zehaztu du Denis Itxaso kultura zinegotziak. Horietatik mila aldi baterako erakusketetarako erabiliko dituzte. «Formatu handiko estatuko eta nazioarteko gaikako erakusketen xede bihurtu nahi dugu. Oroimenaren berrikuspenari lotutakoak. Gure bildumak eta beste museoenak ere erakutsiko ditugu», azaldu du Itxasok.
Museoaren fondoak eta biltegia orain arte Santa Teresa komentuan izan dira. Denbora laburrean espazio hura utzi eta Gordailun izango dira, Irunen. «Gipuzkoako museoen mapa egiten ahalegin handia egin dugu. Hemen gauza asko hausnartu eta aztertu ahal izango dira. Beste museoen erakusleiho izango da», adierazi du Maria Jesus Aranburu kultura diputatuak. «San Telmok hiriaren historia irudikatzen du. Eraikinik zaharrenetakoa da San Bizente elizarekin batera. Hurrengo urtean 500 urte beteko ditu. Euskal gizarteari eta herritarrei buruzko museo bat izatea usadiozko diziplina etnografiko, arkeologiko eta historikoak erakutsiko dituena. Bat egingo du egungo gizarte garaikidearen kezka eta erronkekin», adierazi du Odon Elorza alkateak. Memoriaren arrastoan zehar eramango gaituzten erakusketak, historiaren gertakizun garrantzitsuenak erakutsiko dituztenak, eta egungo erronkak plazaratuko dituztenak izango dira».
Hiriko jaialdien jarduerak jasoko dituen espazio ere bihurtuko da: Giza Eskubideen Zinemaldia, Zinemaldia, Jazzaldia… Eta sarean lan egingo du Tabakalerarekin eta Aieteko Bakearen Etxearekin bereziki.