Libiako desertura joandako lagun taldearen berririk ez dago
Kirol abenturari ekin eta lagun talde bat Libiako desertuan barrena murgildu zen, bertan astebete egiteko asmoarekin. Duela bi egunetatik, ordea, ez dago beraien inguruko berririk. 18 lagunek osatzen dute taldea, gehienak gipuzkoarrak dira eta tartean bi donostiar daude. Taldeak desertuan motorren gainean ibiltzeko asmoa zuen eta bi auto, buggy bat, hiru kamioi eta 14 moto eraman zituzten beraiekin.