Egiako osasun etxea, astelehenetik aurrera zabalik

Eraikin zaharra baino erosoagoa eta argitsuagoa da Ametzagaina kaleko osasun etxea (Argazkia: Xabier Etxabe)
- Egiatarrak. 14.985 herritarri emango die zerbitzu Ametzagaina kaleko egoitzak.
- Ezaugarriak. Tejeria kalekoa baino bi bider handiagoa da. Hiru solairu ditu. Erdiko solaruan sarbidea dago eta bederatzi gela ditu: medikuntza orokorreko lau kontsulta, hiru pediatra-gela, sendaketa-gela eta proba osagarrietarako beste gela bat. Beheko solairuan beste bederatzi gela daude, medikuntza orokorreko zortzi kontsulta eta emaginarentzako gela bat. Goiko solairua, berriz, langileek erabiliko dute, bertan daudelako aldagelak, egongela eta batzar gela. Eraikin berriak 1.100 metro koadro ditu; zaharrak, aldiz, 595 metro koadro zituen. Erabiltzaileen erosotasuna areagotzearekin batera, medikuntza orokorreko lau gela gehiago -12- ditu Ametzagainakoak.
- Aurrekontua. Egoitza berria eraikitzeko 1.830.000 euro bideratu dituzte.
- 2010. Medikuntza orokorreko 51.049 kontsulta burutu ziren iaz Egiako osasun etxean. Pediatrek, gainera, 9.010 kontsulta egin zituzten. Erizainek 24.156 kontsulta burutu zituzten eta 8.716 sendaketa.