ONCEren Solidarioa saria jasoko du Zinemaldiak
ONCE Euskadik VII. Solidario Sariak banatuko ditu, urtero bezala. Ikusmen urritasuna dutenen, itsuen edota bestelako urritasunen bat dutenen lanbide eta giza integrazioaren alde lan egin dutenak saritzen dituzte, hiru kategoriatan. Aurten, GKE, enpresa edo Erakunde kategoriako saria Donostiako Zinemandiak jasoko du, “iaz agertutako sentsibilitatea eta ibilbide eta dedikazio luzea erakutsi izanagatik”. Bestetik, Komunikazio Lan kategoriako saria Consumer aldizkariak jasoko du eta Pertsonak Fisikoa kategoriako saria, berriz, Pedro Fernandezek.