Auzitegiak arrazoia eman dio Badiolaren Lighthouse enpresari
Realeko presidente izandako Iñaki Badiolak bere azken albisteen berri eman nahi izan dio Irutxuloko Hitzari, egunkarira bidalitako eskutiz baten bidez. Badiolak azaldutakoaren arabera, Auzitegi Probintzialak azken sententziak erabakitakoa jakinarazi dio Lighthouse enpresari. Bertan, legezkotzat eta legaltzat onartu du Badiolaren enpresak Realari emandako 2.200.000 euroko mailegua, 2008ko urtarrilean. “Gure gastuen fakturazio guztia zuzena izan zela dio sententziak”, dio Badiolak.
Edonola ere, oraindik auzia guztiz irabazteko bi kontu geratzen zaizkie, presidente ohiaren hitzetan, baina baikor dago. Izan ere, administratzaile konkurtsalen lana ez zela behar bezala bete dio sententziak. Orain, diru kopuru hori Denon Errealak bere osotasunean edo %50a Realak itzuli behar dion erabaki behar du auzitegiak.