XIII. Orixe Sariko finalistak larunbatean lehiatuko dira
Bertsolari gazteen XIII. Orixe Saria bukaerara iristen ari da. Lehen bi kanporaketak jokatu ostean, dagoeneko finalean zeintzuk lehiatuko diren erabakia dago eta larunbat honetan lehiatuko dira. Añorgako Antxon Aiestaran kultur etxean izango da saioa, 18:00etan hasita eta honako bertsolariak arituko dira:
1.- Iñaki Gurrutxaga: 291,0 puntu
2.- Iñigo Manzisidor “Mantxi”: 271,0 puntu
3.- Iratxe Ibarra: 270,5 puntu
4.- Xabier Sukia: 257,0 puntu
5.- Iñigo Izagirre: 255,5 puntu
6.- Andoni Otamendi: 248,0 puntu
Informazio gehiagorako Mikel Lizarragarekin hitz egin daiteke: 649 790 839.