Hilabete bukaeran onartuko dute lokalak etxe bihurtzeko araudia
Apiriletik aurrera indarrean egongo da lokalak etxebizitza bihurtzeko araudia. Aurreikuspenak okertzen ez badira, hilabete bukaeran emango dio Udalbatzak arau sortari abian jartzeko beharrezkoa den baiezkoa.
Udal araudiaren zirriborroaren funtsa bere horretan mantendu dute. Alegia, 35 metro koadrotik aurrerako lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera bere horretan utzi dute. Eta etxebizitzak zatitzeko, 85 metro koadro eremutik abiatuta, 45 metro koadroko zatiketak egitea legezkoa izango da.
Azken urteetan 50 baimen -25 lokalak etxe bihurtzeko eta beste 25 etxeak zatitzeko- eman dituzte. Araudi berriarekin 150 baimen eman nahi dituzte aurten.