Pasealeku Berria bihar zabalduko dute
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bihar bertan zabalduko dute Pasealeku Berria, behin konpontze lan guztiak bukatuta. Gaur arratsalde gau partera azken ukituak eman ostean, bihar goizean bertatik igarotzeko moduan egongo dela ziurtatu du.
Urtarrila hasieran hasi zituzten Pasealeku Berriko lanak, azaroko itsas ekaitzak eragindako txikizioa konpontzeko. Zehazki, Espainiako Gobernuko Ingurumen ministerioak du lanen ardura, baita finantziazioarena ere. Odon Elorza alkateak, lanak Aste Santurako bukatuta egotea espero zuela esan zuen eta epea beteko dela dirudi.