Joxe Mari Arbelaitzek jatetxe-jabe onenaren 2010eko Euskadi Saria jasoko du
Joxe Mari Arbelaitz sukaldaria sarituko dute Euskadiko 2010eko Sukaldaritza sarietan eta berarekin batera, Zigor Gutierrez eta Ana Maria Larrea, besteren artean. Donostiako Miramon jatetxearen jabea da Arbelaitz eta, hain zuzen ere, jatetxe-jabe onena bezala sarituko dute. Bestetik, Euskal Gastronomiaren Akademia izaten da sarituak proposatzen dituena eta sari berezia Donostiako Gastronomia Asteari ematea erabaki du.
Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen ditu sariok, gastronomia arloko pertsona azpimarragarrienen ibilbidea nolabait aitortzeko. Aurtengo sarituen berri Blanca Urgell kontseilariak eman du eta EAEko Boletin Ofizialean ikus daiteke.