Ekaitz Saiesek urrezko domina jantzi du Portugalen
Portugaleko Montemayor o Velhon lehiatuko zen Ekaitz Saies piraguista asteburuan, Nazioarteko NELO Winter Challenge txapelketan. Bi probatan parte hartu zuen, 2.000 metroko erlojupekoa eta 200 metrokoa. Bigarren proba hori igandean jokatu zuten eta Parte Zaharrekoa oso fin aritu zen. Hala, ustekabean, urrezko domina eskuratu zuen. “Ez nuen espero, baina oso sentsazio onak izan nituen. Istripua izan nuenetik, alde psikologikoa lantzeko denbora izan dut eta horrek garaipena lortzen lagundu dit”, adierazi dio piraguista Irutxuloko Hitzari.