Emakumeek sustatu dituzte iaz eratutako 230 enpresen gehiengoa
Sustapen Elkarteak eman dituen datuen arabera, 230 enpresa berrik osatu zuten iaz ekonomia sarea. Datu horien atzean orain arte jaso ez den bat dago, enpresa sustatzaileen artean emakumeak gailendu baitira gizonezkoen aldean. Eratutako enpresen %49an, emakumeak izan dira pauso erabakigarria eman dutenak. Gizonek, berriz, jarduera ekononomiko berrien %47 sustatu dituzte. Gainontzeko %4 bitariko elkarteek osatzen dute.
230 enpresek langabezia zenbaki gordinak xamurtzen lagundu dute. Hain justu, 453 izan dira sortutako lanpostuak, 2009. urtean baino 146 gehiago. Lanpostu kopuran, ordea, gizonak dira nagusi, 242 lagunek utzi baitzioten langabezian egoteari, bide bera hartu zuten 211 emakumeen aldean.
Sustapen Elkarteak, denera, 350.000 euro bideratu zituen enpresa berriak sustatzeko laguntzetarako.