Luzapenean galdu du berriro Lagun Arok
Joan den astean Bizkaia Bilbao Basketen kantxan gertatu bezala, luzapenean galdu du Lagun Aro Gipuzkoako Basketek Real Madrid ahalguztidunaren aurkako norgehiagoka (78-88). Bilboko istorio bera errepikatu da: donostiarren partida bukaera bikaina; hiruko bat azken segundoetan, arerioaren aldetik, luzapena behartzeko; eta epaileen lan negargarria etxekoen aurka. Luzapenean, Pablo Lasoren jokalariek konfiantzarik gabe jokatu dute eta gehiegizko porrota jaso dute azkenean. Andy Panko partidako onena izan da, zenbaki harrigarriekin: 31 puntu, 40 puntuko balorazioarekin.