Urko Labakaren aldeko mobilizazioak egingo dituzte
Frantziako poliziak lau lagun atxilotu ditu bart Frantziako iparraldean, Pas de Calais departamentuan, ETAko kideak direlakoan. Horien artean, Urko Labaka altzatarra dago. Poliziaren arabera, azkenaldian etxe batean zeuden laurak eta duela astebetetik ari ziren haiek jarraitzen, bizilagun batek abisua eman ondoren.
Labaka bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zegoen, iaz Espainiako Audientzia Nazionalean zuen epaiketara aurkeztu ez zenetik. Altzatarra 2007ko abenduaren 14an atxilotu zuten Donostiako gazte independentisten aurka egindako polizia operazioan. Kale borroka ekintzetan parte hartu izana egotzi zioten orduan. 2009ko ekainean, ordea, aske gelditu zen, 12.000 euroko bermea ordainduta.
Atxiloketak salatzeko eta Urko Labakari elkartasuna adierazteko, mobilizazioetarako deia egin du Altzako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak:
- Gaur ostirala,20:30etan KONZENTRAZIOA HERRERAN.
- Bihar larunbata,18:00etan MANIFESTAZIOA ALTZAKO KASKOTIK