Ibaetako Campusean euskal preso politikoen aldeko ekimenak egingo dituzte
Ibaetako Campusean ikasle, irakasle, langile eta sindikatuek lagundutako ekimena bideratuko dutela jakinarazi du Ibaetako Ikasle Taldeak. Zehazki, euskal preso politikoen aldeko ekimenak bultzatuko dituzte, aurreko asteetan atxikimendu kanpaina bideratu ostean.
Gaur hasi eta martxoaren 17ra arte egingo dituzte ekimenak. Besteak beste, FIHEZI-ko fakultatean egingo den itxialdiaren berri emango dute eta, bihar, euskal preso politikoekin daukaten konpromisoa erakusteko baraualdia egingo dute, euroaginduaren aurkako baraualdira gehituz. Bestalde, ekintzen artean, itxialdian lotara geratzea, eztabaida mahaia, presoentzako karta tailerra, bideo emanaldia, bertso bazkaria,elkarretaratzea, baraualdia… egingo dituzte.