Txema Garay da Vasco de Campingeko presidente berria
Jesus Mari Alquezarrek postua utzi du. Zehazki, atzo arratsaldean klubean bildu ziren orain arteko zuzendaritzako kideak zuzendaritza berriko kideekin eta sinbolikoki, lekuko moduan, klubeko giltzak eman zizkion Alquezarrek Txema Garayri. Hala, aurrerantzean Garay izango da klubeko presidentea eta taldean izango ditu Carlos Hernando, Virginia Perez-Sostoa, Jose Manuel Pinzolas eta Jesus Mari Santesteban, sail bakoitzeko arduradunekin batera.
Irutxuloko Hitzak hilabete hasieran aurreratu zuen moduan, Vasco de Camping Elkartearen buruzagitzan 24 urte bete ostean,