Udalak 1.500 euroko fidantza eskatu dio Sudur Krossari
Udalak Sudur Krossari oztopoak jarri dizkiola salatu dute antolatzaileek. Lasterketaren Facebook-eko orrian jarri dutenaren arabera, Udalak 1.500 euroko fidantza eskatu dio Sudur Krossaren antolakuntzari, lasterketarako Egiako parkea erabili ahal izateko. Horretaz gain, partaidetza mugatzea eskatu dio, beraz, lasterkari kopurua iazkoaren berdina izan beharko da.
Erlazionatutako edukiaDena prest dago Egiako parkean barrena II. Sudur Krossa egiteko