Buruan duten ideia enpresa bilakatzeko lanean ari dira zortzi gazte
Krisi ekonomikoak ideiaz beteriko gazteak kikildu ez ditzan, Sustapen Elkarteak Banesto Fundazioak bultzatzen duen Yuzz proiektuarekin egin du bat. Zortzi gazte dira proiektuan parte hartzen ari direnak. Hala, Sustapen Elkartearen eskutik, buruan dituzten ideia berritzaileak enpresa egitasmoan bilakatzeko babesa eta aholkuak jasoko dituzte sei hilabetez.
Yuzz proiektuan, aldiz, gazte donostiarrez gain, beste hamairu hiritako 250 gora gaztek hartzen dute parte. Guztien artean proiekturik interesgarriena osatzen duenak enpresa aurrera ateratzeko diru-laguntza jasoko du. Hamabi onenek, era berean, Kaliforniako Silicon Valley enpresa gune ezagunera bidaiatzeko aukera izango dute, beren proiektuen berri eman eta elkarlanean aritzeko bidea zabaltzeko.