Gaur, elkarretaratzea egin dute Ibaetako ikastegiko balkoian eta 90 lagun bildu dira
Ibaetako Campusean azken hiru egunotan burutu duten itxialdiari amaiera eman dio Ibaetako Ikasle Taldeak. Hainbat jarduera egin dituzte: presoei eskutiz tailerrak eta euroaginduaren kontrako barauladia, besteak beste. Bestetik, ikasle eta irakasleen artean sinadurak bildu dituzte, euskal preso politikoen ondorengo oinarriekiko aldarrikapenean, euren adostasuna erakusteko: gaixo larrien askapena, euskal preso politikoen euskalherriratzea, Parot Doktrinaren deuseztapena, atxiloketa, prebentiboen deusezpena, inkomunikazioa indargabetzea, espetxe onuren aplikazioa. Jardunaldiekin bukatzeko, elkarretaratzea egin dute goizean, ikastegian eta ondoren, bertso-bazkaria zuten Antiguotarrak tabernan.