'Behin batian Loiolan, erromeria zan'
Behin batian Loiolan erromeria zan izenarekin, jaia antolatu dute Loiolan, larunbaterako. Zehazki, Gipuzkoako Ligako batel estropada da jairako aitzakia, baina egun osorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hernaniko Arraun Elkarteak eta Loiolako Jai Batzordeak, auzoko talde eta norbanakoen laguntzarekin.
Egitaraua:
- 12:00: Kantujira auzoko kaleetan.
- 16:45: Batel estropada, emakumezko eta gizonezko maila guztietan.
- 17:00: Haurrentzako astotxo gurdiak, pasealekuan.
- 17:30: Buruhandiak eta erraldoiak trikitilariekin.
- 18:30: Sagardo jaia, Hernaniko sagardotegien eskutik.
- 19:30: Inauterietako Tantai konpartsaren desfilea.