Aitor Garcia libre geratu da
Aitor Garcia donostiarra libre gelditu dela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko mugimenduak, bere webgunearen bidez. Ostiralean espainiaratu zuten Frantziako estatuan kondena bete ondoren eta gaur goizean, Espainiako Entzutegi Nazionaletik pasa ondoren, aske utzi dute.
Frantziako poliziak atxilotu zuen Garcia 2003ko maiatzaren 9an, ETArekin harremana zuelakoan. 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta pasa den ostiralean bete zuen zigorra. Asteburua Soto del Realeko espetxean pasa ondoren, gaur eraman dute epailearen aurrera eta libre utzi du.