Loiolatarrak buruhandirik gabe geratu dira
Jaia ospatu zuten Loiolan, larunbatean, Behin batian Loiolan erromeria zan izenarekin. Hernaniko arraun elkarteak antolatutako Gipuzkoako Ligako batel estropada izan zen jaiaren muina. Hala ere, egun osorako hainbat ekitaldi antolatu zituzten auzotarrek. Loiolako Jai Batzordeak eta Loiola Kultur Etxeak ekitaldietarako beharrezko baimenak eskatu zizkioten Udalari. Kultur Etxeak eskatutako guztia onartu zen (haurrentzako astotxo gurdiak eta inauterietako konpartsaren desfilea), baina Jai Batzordeak egindako eskaerak arazoak sortu zituen. Izan ere, ostiral eguerdian, buruhandiak ez ateratzeko agindua jaso zuten antolatzaileek Udaletik. Aldi berean, sagardo jaiak iraun zuen bitartean, pintxoak saltzeko debekua jaso zuten.