Oriotik Zumaiarako txangoa antolatu du Añorga KKEk
Oriotik Zumaiarako irteera antolatu du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak, martxoaren 27rako, GR-121 bidea jarraituz. Goizean goiz irtengo dira mendizaleak auzotik; Jolas Etxean 8:00etan egin baitute hitzordua eta hortik, kotxez joango dira Orioraino. Behin Oriora iritsita, Zarauzko bidea hartuko dute eta malekoi guztia zeharkatu ondoren, Santa María elizaren ondoan erromatar galtzada hartu eta Santa Barbara ermitaraino joango dira. Gero, txakolinaren zepak inguratuz jarraituko dute bidea Zumaiaraino. Informazio gehiagorako: 943 36 37 91.
Luzera: 15,45 km
Metatutako altura igoera: 444 m , jeitsiera: 548 m
Zailtasun maila: Erraza