Energia kontsumoa neurtuz %12 aurrezteko asmoa dute bost udal eraikinetan
Hasi dira Cemei eta Belartza enpresa guneetan, Zuatzuko Ikus-entzunezkoen gunean, Mirakontxako ikerlarientzako egoitzan eta Paco Yoldi igerilekuan sistema energetikoak monitorizatzen eta gainbegiratzen. Datu bilketa horrek unean uneko kontsumoa jakitera emateaz gain, energia murrizteko neurriak hartzeko baliagarria izango da. Jomuga, behinik behin, egun eraikinok behar duten energia kopurua %12 txikitzea da.
Ekimena, gainera, herritar ororentzat izan daiteke interesgarri, datorren astetik aurrera Sustapen Elkarteak bere webgunetik baliatuko duen lorturen bitartez, edonork begiratu ahal izango dituelako datuok.
Egitasmoaren eraginkortasuna 2009an abiarazi duten frogan egiaztatu dute. Martutenen, Etxarrieneko farola batzuetan hasi ziren neurketak egiten baita kontsumoa murrizteko beharrezkoak ziren argiak aldatzen. Bildutako lehen emaitzen arabera, betiko kalitateari eustearekin batera, %30 aurreztea lortu dute.