Lasok GBCn jarraituko du beste bi denboraldiz
Pablo Lasok datozen bi denboraldietan ere Lagun Aro GBCko entrenatzaile lanetan jarraituko duela jakinarazi du klubak, bere webgunearen bidez. Laugarren denboraldia du Gasteizkoak Donostiako taldean eta berak beti esan izan du gustura dagoela eta taldeak emandako konfiantza eskertzen duela. 2007an hartu zuen Lasok taldea, Urrezko LEB Mailan, eta ACBra igoera lortu ostean, bertan mantentzea lortu du hurrengo urteetan.
Aurtengo ekainean bukatzen zitzaion kontratua Lasori, baina 2013ko ekainera arteko kontratu berria sinatuko du orain. Albistea bihar ofizialtuko du klubak, Illunbeko prentsa aretoan emango dute prentsaurrekoan. Bertan izango dira Laso bera eta Gorka Ramoneda, GBCko presidentea.

