Etxez etxeko laguntzaileen protesta berria
Danbor hotsekin amaitu dute etxez etxeko laguntzaileek lan uztez betetako hilabetea. Izan ere, martxoko azken protesta Intxaur Txiki elkarteak utzitako 25 danborrekin egin baitute udaletxe aurrean. Urtebete luzatzen ari den arazoak bere horretan jarraituko duelakoan, apirilerako lan uzteak aurreikusi dituzte. Hala ere, Asade elkarte sindikaleko ordezkariek azaldu dutenez, orain egun gutxi Odon Elorza alkatearekin eta ongizate zinegotzi Alicia Gonzalezekin egindako bileran, “astebete edo 10 eguneko epean” bere eskakizunak erantzuteko konpromisoa hartu zuen alkateak. “Berriro ere gurekin negoziatzeko konbentzituko ditu CLECEko ordezkariak, baina oraingoan, eskaintza hobeagoekin”, zehaztu du Asadeko Eukene Pardok.