(Argazkia: Salto Bera Bera)
Gurpildun aulki gainean jokatzen dute Salto Bera Berako kideek saskibaloian, eta aurten, euren helburua lortzeko zorian daude: Mailaz igotzea. Izan ere, Lehen Mailako Ligan, iparraldeko multzoko txapelduna izan ostean, Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatzen ari da taldea. Zehazki, sei talde ari dira parte hartzen igoera fasean, iparraldeko multzoko lehen hiruak eta hegoaldeko multzoko lehen hiruak. Bera Berak, ordea, hegoaldeko lehen hiruen aurka bakarrik jokatuko du; sei partida, guztira. Hala ere, Ligan bere multzoko beste bi taldeen aurka lortutako emaitzak kontuan hartuko dituzte sailkapenerako. Orain arte, Iban Perezek zuzentzen duen taldeak hiru partida jokatu ditu eta hiruak galdu ditu. Hala ere, beste hiru geratzen zaizkio fasea bukatzeko; bi etxean eta bat kanpoan eta ez du etsitzeko asmorik. Hurrengo partida igandean izango da, 11:30ean, Bidebietako Kiroldegian, Cocemfe Puerto Llanoren aurka.