Hilabete bukaeran izango da babestutako etxebizitzen zozketa
Babestutako 428 etxebizitza banatzeko zozketa apirila amaieran egitekotan da Etxegintza. Zozketan parte hartuko dutenen behin behineko zerrenda gaur aurkezteko asmoa dute.
Hala, zozketa parte hartuko dutenek nahiz gainontzeko herritarrek Etxegintzaren webgune berria estreina dezakete, bertatik erakundearekin lotutako beharrezko izapideak egin baitaitezke noiznahi eta etxetik mugitu gabe.
Zozketa zerrenda begiratu nahi duenak atari berrian kontsultatu ahal izango du. Zozketa egunarekin, gainera, ez dute kezkatu beharrik izango, SMS edo e-posta atala prestatu baitute, zozketa egin bezain laster, etxea eskuratu den ala ez jakiteko. Horretarako, dena den, ezinbestekoa izango da zerbitzuan izen ematea.
Webgune «erabilerraza» dela dio Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak. Elementuak erraz topatzearekin batera, informazio zabala eskura daitekeela zehaztu du. Etxebizitza promozioen inguruko xehetasunak edo babestutako etxe bat lortzeko bete beharreko baldintzen berri ematen du, besteak beste.


