Korrikarako beroketa hasi da
Korrika Batzordeek hainbat jarduera antolatu dituzte Amaran, Grosen, Egian eta Parte Zaharrean, apirilaren 17a bitartean.
Gros eta Parte Zaharra izango dira girotzen lehenak. Grosen, sagardo dastaketarekin hasiko dira bihar eguerdian, Nafarroa Behera plazan. Parte Zaharrean, berriz, 11:00etan hasiko den gosari-hitzaldiak abiaraziko du Korrikaren aldeko jaialdia.