Hizkuntza berdintasunari buruzko mintegia
Bagera euskara elkarteak euskaltzale ugari bildu nahi ditu euskaldunen hizkuntza eskubide, jarrera eta izatearen inguruan aritzeko.
Lehen egunean, Iñaxio Agirre hizkuntza politiken inguruan ariko da. Bigarrenean, aldiz, Asier Basurto soziologoak euskara sustatzekoan, kontuan hartu beharreko aldaketak aipatuko ditu. Bien ekarpenaren ondoren, azken saioan, mahaingurua egingo dute aurreko egunetan azaldutako puntu esanguratsuenen inguruan eztabaidatzeko.
Saioak 19:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko dira.