Iker Urreizti (Argazkia: www.feb.es)
Aurtengo denboraldia bukatzean, saskibaloi profesionala alde batera utziko duela jakinarazi zuen Iker Urreizti donostiarrak, atzo eguerdian emandako prentsaurrekoan. Azken lau denboraldietan Canarias taldeko jokalaria izan da eta apirilean 36 urte bete eta gutxira, saskibaloia utziko du. Urrezko Adecco ligan 12 denboraldi osatu ditu eta gainera, liga horretan partida gehien jokatu dituen jokalaria da, bederatzi taldetatik igarota. Ibilbide profesional bikaina osatu du Urreiztik eta ACB Ligan bi denboraldiz ere jokatu zuen.