Plaza berri bat egiteko lekua izango du Loiolak
Astigarraga, Hernani eta Urnietako ur zikinak Loiolako araztegira bidaltzeko eraikitzen ari diren ubideari esker, ur horiek Monpas aldera bultzatzen dituen Loiolako eraikina erabilerarik gabe geratuko da. Izan ere, ubideak zuzenean bideratuko ditu ur zikinik araztegira eta bertatik garbi aterako dira, Monpas aldera bidali gabe.
Hori dela eta, EuskoTreneko trenbidearen ondoan dagoen 1.200 metro koadroko eremua libre geratuko da. Añarbek egin dituen aurreikuspenen arabera, uztaila amaierarako plaza berri bat egituratzeko leku zabala izango du Loiolak libre. Trenbidea bikoizteko lanek ere aurrera jarraituko dute. Eraikina botatzeko 308.215 euro gastatuko dituzte.