(Argazkia: sudur krossa)
Parte hartu zuten 125 korrikalarietatik 123 helmugaratu ziren larunbatean Egiako parkean barrena jokatutako Sudur Krossean. Legazpiko Ruben Lanz (19:58) izan zen lasterketako irabazlea eta bere atzetik Tolosako Joseba Jauregi (21:20) eta Irungo Victor Madejón (21’36) helmugaratu ziren. Emakumezkoei dagokienean, Marisol Martinez (26:34) irundarra izan zen lehena eta Larratxoko Naiara Casi (27:04) eta Egiako Lydia Galdos con (27:38) iritsi ziren bere atzetik.
Pontxo Asturiano (23:19) sailkapeneko zortzigarrena izan zen eta lehenengo egiatarra izateagatik saritu zuten. Egiako lehen emakumearen saria Izarne Zelaiak (33:36) jaso zuen.