Nafarroa hiribidetik joateko beste aukera bat nahi du Kalapiek
2007an, Groseko Nafarroa hiribidean bidegorria egin zenean, Kalapie txirrindularien elkarteak bere desadostasuna agerian utzi zuela gogora ekarri dute. Udalak, bada, autoentzako aparkalekua eratu berri du bidegorriaren lekuan. Txirrindulariek, orain, bide «luze eta bihurriagoa» aukeratu behar dutela ohartarazi dute.
Udalaren asmoa bizikletaren erabilera sustatzea bada, txirrindulariei beste aukera bat eskaintzea eskatu dute. Alkateak, era berean, Kalapiek eta Udalak elkarlanean aritzeko zuten konpromisoari jaramonik ez diola egin kritikatu dute. Bizikletekin zer ikusia duen edozein erabaki hartu aurretik, Udalak elkartearengana jotzea eskertuko luke Kalapiek.