Deer Tick, Crystal Fighters edo Fanfarlo taldeak izango dira Zurriolan
Deer Tick, Crystal Fighters, Cut / Copy, Dawes eta Fanfarlo taldeak izango dira aurten Zurriola hondartzan, Jazzaldiaren agertoki berdean. Lehen egunean, uztailaren 21ean, B.B. King bluesman handiak joko du 21:30ean. Laster , gainera, artista gehiagoren emanaldien berri emango dutela adierazi dute antolatzaileek.
Uztailaren 22an Deer Tick izango da zuzenean. Sasoi betean dagoen rock talde estatubatuarra da, ahoz aho zabaltzen ari den sekretua. Egun berean, betiko folk-rock amerikarraren soinu bizigarria ezaugarri duen Dawes taldeak joko du.
Uztailaren 23an nazioarteko indie eszenako talderik originaletakoa izango da agertoki berdean. Elektropop doinuak eta euskal folkloreko elementuak uztartzen dituen Crystal Fighters banda. Halaber, Cut/Copy talde australiarra arituko da zuzenean. Bere musika hipnotiko eta erritmo errepikakorrekin jendea liluratzen duen banda.
Uztailaren 24an Ingalaterrako Fanfarlo talde berriaren txanda izango da. Arcade Fire, Beirut eta Belle & Sebastian taldeen arteko nahasketa dela diote. Uztailaren 21etik 25era bitartean, Trinitate plaza, eta Kursaal Auditorioan izango dira besteren artean musikarien artean, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Jan Garbarek, Dave Douglas, Medeski Martin & Wood, John Scofield, Mavis Staples, Abdullah Ibrahim, Lloyd Cole, Cassandra Wilson, Charlie Haden, Hiromi, Toots Thielemans… Zurriola hondartzan, ohi bezala, doako emanaldiak bildu